|
ALBERTO BARGOS CUCÓ (Egilea)
Bilbo (Bizkaia), 1965. Irakurtzeaz gain, natura, mendia eta txirrindularitza zalea da. Egun, ipuin-kontalaria eta idazlea da. Urtetan, maisua, eta Goitibera aldizkariko zuzendaria izan zen. "Lurraren aldeko Idazleen Nazioarteko Sare"ko kidea da, hitza erabiliz mundua aldatu nahi duen elkartea. Orain arte dozena bat liburu ditu argitaratuta. Gehienek naturarekiko maitasun, giza eskubide eta berdintasunari buruzko istorioak kontatzen dituzte, bere jatorria, burdin meatzaritza, ahaztu gabe.
ELENA CIORDIA (Ilustratzailea)
Ortuella (Bizkaia), 1964. 1999tik Gorlizen bizi da. Txikitatik gustatzen zitzaion margotzea. Horregatik Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zuen. 1987an pintura espezialitatean lizentziatua izan zen. Banakako hogei bat pintura erakusketa egin ditu, Bartzelona, Valladolid, Bilbon, besteak beste. Erakusketa kolektibo askotan parte hartu du ere. Bere margolanak museo, erakunde eta bilduma pribatu ugaritan daude. Azken urteotan ilustrazioa landu du. Hamar bat liburu ilustratu ditu. Ediciones Beta argitaletxean bi liburu argitaratu ditu: Bilbao, ibilaldi bat akuarelaz (2022) Euskal Herriko 40 emakume. Egon ginen, izan ginen (2023).
|